Gradu Ertaineko Lanbide Heziketa

Bi urteko iraupena du..
Ikasten duzun espezialitateari berez dagozkion ikasgai teknikoez gain, Gradu Ertaineko Lanbide Heziketako titulu guztietan ikasten diren ikasgaiak daude:
-
Lantokiko Prestakuntza: Gutxi gorabeherako 360 orduko praktikak enpresa batean.
-
Lan Prestakuntza eta Orientazioa (LPO).
-
Enpresa eta Ekintzailetza.
-
Ingelera.
Sarbidea
Sarbide zuzena
Sarbide zuzena titulu hauetakoren bat izanez gero:
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatu titulua edo maila akademiko goragoko titulua izatea.
-
Teknikari edo Teknikari Laguntzaile titulua edo ondorio akademikoetarako haren baliokide den titulua izatea.
-
Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren ikasturtea gaindituta izatea.
-
DBH titulua edo baliokidea izatea.
-
Oinarrizko Lanbide Heziketa titulua izatea.
Proba bidezko sarbidea
2016. urteari begira sarrera-probaren araudian aldaketak aurreikusten dira. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren www.hezkuntza.net web-orrialdea behatzea gomendatzen dugu. Web-orrialde horretan, Lanbide Heziketa atalean, gradu ertainera sartzeko probari buruzko informazio eguneratua eskura dezakezu (eskakizunak, salbuespenak, probako edukiak, sarrera-proba prestatzen duten Ikastetxeak, etab.)
Gradu ertaineko prestakuntza-zikloetara sartzeko proba gainditzea Estatu osorako balioko du.
Hainbat aukera dituzu sarrera-proba prestatzeko. Zure kontura presta dezakezu, DBHko edukiak azalduko dizkizuten pertsonen laguntzarekin presta dezakezu, edo sarrera-proba prestatzeko Ikastetxeetara joan zaitezke:
-
Francisco de Vitoria BHI: A eredua
-
Martin de Bertendona BHI: A eredua
-
Repelega LHII: A eredua