eligefpindustrial@gmail.com

Industria Arloko LH eta Enplegua

Gero eta gehiago dira Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatzen diren pertsonak. Enpresek profil hori eskatzen dute eta, aurreikuspenek adierazten dutenez, Lanbide Heziketako ikasle gehiago beharko da etorkizuneko lanpostuak betetzeko.

Europar Batasunean populazio aktiboaren % 50ak Lanbide Heziketako tituluren bat dauka (Deia, 2013ko martxoak17). Euskadiko Lanbide Heziketan ikasle kopuruak gora egin duen arren, ez da aski enplegu-
eskaera betetzeko. Esate baterako, Euskadiko industria batzuetan, adibidez Sestaoko La Naval enpresan, Euskaditik kanpoko 400 pertsona kontratatu behar izan dira, Euskadin behar adina espezialista ez direlako aurkitu (El Correo, 2015eko uztailak 4).

Euskadiko Lanbide Heziketako eskoletan matrikulazioek % 25 egin dute gora azken sei urteotan. Ikasketen enplegagarritasunak gora egin du nabarmen eta ikastetxe batzuetan enplegagarritasuna %  90etik gertu dago (El Diario Vasco, 2015eko otsailak 28).

Aurreikuspen batzuen arabera (Deia, 2014ko abenduak 13), industria-adarreko Lanbide Heziketako ikasle kopuruak % 20 gora egitea eskatzen du industriak, izan ere, ekonomia-krisia amaitzen denean, industria izango da hazkuntzaren lokomotoretako bat eta langileak beharko dira.

Industria oso sektore garrantzitsua da gure ekonomian. Badirudi ekonomia-krisiaren irteera nonbait bada, industria dela irtenbide hori. Zerbitzuen sektorea hazi egin da denborarekin eta gero eta langile gehiago metatu ditu, kualifikatuak eta kualifikaziorik gabeak. Haatik, sektore horretako soldata oso apala da industriaren sektorearekin alderatuta. Industriaren sektorean aurkitzen dira soldata altuenak, batez beste. Metalaren arloko ofizial batek urtean 30.000 euro gordin inguru kobra ditzake Bizkaian, hau da, gutxi gorabehera, hilean 1.600 euro garbi. Soldata “altua” da hori, beste sektore batzuetan kobratzen denarekin alderatzen bada (Deia, 2015eko urtarrilak 9).

Fabrikazio Mekanikoko adarreko enpresaburuek behin eta berriz errepikatzen dute sektorean eskulan kualifikatua falta dela: Soldadura eta galdaragintzako espezialistak, diseinukoak eta fabrikazio mekanikokoak dira gehien bilatzen direnetako zenbait (El Correo, 2015eko uztailak 4).

Metalaren Enpresako Bizkaiko Federazioko zuzendari gerentea den Jaime Fernandezen hitzetan “Lantegiko lanaren inguruan gizartean dagoen pertzepzioa, lan zaratatsu eta maskulinoa izatearena da. Pertzepzio hori, ordea, okerra da erabat, egungo egoerak ez baitu horrekin inolako zerikusirik”.

Metalurgiaren esparruetan prestakuntza duten gazteak falta dira eta horrek ere lanaren inguruko ezagutzarik ez izatea eragiten du. Etorkizuna industriara bidera dezaketen gazte asko, hori baita lan-ikuspegi onenetakoak eskaintzen dituen sektoreetako bat, “sekula ez dira fabrika batean izan eta ez dakite nola funtzionatzen duen. Hala, ikasketa horiek eskuak zikintzearekin lotzen dute” (El Correo, 2015eko uztailak 4).

Bestalde, Euskadin industriarekin zerikusia duten lanpostuen % 70ean LH titulu bat eskatzen bada ere, sektore horretan emakumeei dagokionez dagoen hutsunea kezkagarria da. Industria arloko Lanbide Heziketa ikasten duten ikasleen % 97 gizonezkoak dira. Emakumeak gehiengoa dira oraindik zerbitzuen sektorean, nahiz eta sektore hori dagoeneko saturatuta egon (El Diario, 2014ko abenduak 21).

Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen % 45 emakumeak izan arren, emakumeek saturatuta dauden eta soldata apalak eskaintzen dituzten sektore profesionalekin lotutako prestakuntza-zikloen alde egiten jarraitzen dute. Generoarekin lotutako rolek eta estereomotaek garrantzia handia duten oraindik, nahiz eta Euskadiko industria erritmo bizkorrean ari den bideratzen 4.0. industriara: balio teknologiko handiko ekoizpen-sektoreak dira, eta bertan ezagutzaren, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen lehiakorraren alorretan generoaren inguruko eztabaidak ez du lekurik, jarrerak, talentuak eta konpromisoak baitute benetako garrantzia.

FP buruzko datuak

50%

Población activa con algún título de FP en la UE
50% Complete (success)

25%

Aumento de matriculaciones en centros de FP en Euskadi en los últimos seis años
25% Complete (success)

90%

Empleabilidad en algunos centros de Euskadi
90% Complete (success)

70%

Puestos de trabajo relacionados con la industria vasca que piden un título de FP
70% Complete (success)

97%

Alumnos varones que estudian FP Industrial
97% Complete (success)

45%

Mujeres que estudian FP en Euskadi
45% Complete (success)

Gurekin harremanetan jarri zaitez

Galderarik badaukazu bidaliguzu nahi duzuna gure helbidera:
eligefpindustrial@gmail.com

Parte hartzen dute