Oinarrizko LH

Oinarrizko Lanbide Heziketa 2 urteko prestakuntza-ziklo bat da, DBH amaitu ez duten pertsonei zuzendua. Ikasketa horiek derrigorrezko hezkuntzaren barnekoak dira eta Hasierako Lanbide Kualifikazio Programak (HLKP) ordezten dituzte.
kasten duzun espezialitateari berez dagozkion ikasgai teknikoez gain, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu guztietan ikasten diren ikasgaiak daude:
-
Matematikak eta Zientziak (hautatutako espezialitate profesionalera aplikatuak).
-
Komunikazioa eta Gizartea (Gaztelania, Euskara, Ingelesa eta Gizarte-zientziak).
-
Tutoretza eta Orientazioa.
-
Prestakuntza lanlekuetan (260 orduko praktikak enpresan).
Sarbidea
Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko ezinbestekoa izango da eskakizun hauek betetzea:
- Hamabost urte beteta izatea, edo ikasturtean zeharreko urte naturalean betetzea, eta hamazazpi urteko adina ez gainditzea sartzerakoan edo ikasturtean zeharreko urte naturalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea burututa izatea edo, salbuespen modura, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea burututa izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana.
Hauek dira onarpen-irizpideak:
- Eskaera guztiak onartzeko adina plaza dituzten Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan eskakizunak betetzen dituzten eta onarpen-prozesuan parte hartzen duten ikasle guztiak onartuko dira.
- Plazen eskaera eskaintza baino handiagoa bada, onarpen-irizpidea aplikatuko da: 16 edo 17 urteko adina duten (sarbideko urte naturalean beteta izanik) ikasleei emango zaie lehentasuna eta, ondoren, 15 urte dituzten ikasleei.
Oinarrizko Lanbide Heziketa batean onartzea eskatzea
- Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake lehenengo interesatzen zaion ikastetxean. Haatik, eskaera horretan ziklo ezberdinetako hiru aukera adieraz daitezke, ikastetxe berean ematen direnak edo beste batzuetan ematen direnak.
- Ikastetxe berean edo ikastetxe ezberdinetan eskaera ugari aurkeztean eskatzaileak aukera-eskubidea galduko du.
Oinarrizko Lanbide Heziketa amaitzean hautatutako lan-familiako Oinarrizko Lanbide Teknikari titulua eskuratzen da, eta Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionaleko lehen mailako kualifikazioa.
Oinarrizko Lanbide Teknikari tituluarekin Gradu Ertaineko Lanbide Heziketa zikloetara sar zaitezke.Gainera, DBH Graduatua eskura dezakezu Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako azken ebaluazio-azterketa gainditzen baduzu.