eligefpindustrial@gmail.com

Arlo Industrialetako Profesionaltasun Ziurtagiriak

Ezin edo nahi ez baduzu Lanbide-heziketa ziklo arautu bat egin, badituzu LH Industrialeko kualifikazio bat lortzeko beste aukera batzuk.

Adibidez, Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzeko ikasi ahal duzu. Zer da profesionaltasun ziurtagiri bat? Enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen agiri ofiziala.

Ziurtagiri hauek lan arlo ezberdinen arabera zailkatzen dira eta Lanbidek jaulkitzen ditu.

Profil profesional bakoitzari profesionaltasun ziurtagiri bat dagokio. 587 ziurtagiri baino gehiago existitzen dira eta 26 familia profesionaletan multzokatzen dira, ziurtagiri guzti hauek Lanbideren Kualifikazio Profesionalen Katalogoan aurkitu daitezke.

Profesionaltasun-ziurtagiriez gain, www.lanbide.net web-orrialdean lanean nahiz langabezian diren pertsonentzako prestakuntza arloko eskaintza zabala aurkituko duzu, bizitza osoan zehar zure profil profesionala hobetzeko lagungarri izango zaizuna.

Zenbat diraute Profesionaltasun ziurtagiri hauek?

Ziurtagiriak lortzeko kurtsoen iraupena 400, 600 edo ordu gehiagokoak izaten dira, empresa batetan egiten diren praktikak barne. Arratsaldez edo goizez irakasten dira eta hilabete batzuk diraute.

Ziurtagiriak irakasgai ezberdinez osatzen dira eta irakasgai horiek gainditzeak lan espezializazio horretarako lan-gaitasun unitateak akreditatzen du.


Zer lortzen da profesionaltasun ziurtagiri batekin?

Beste gauza batzuen artean profesionaltasun ziurtagiri batek zure lanbidean trebea zarela adierazten du eta zure gaikuntza handituko duen prestakuntza-ibilbide koherente bat ahalbidetzen du.


Nola lortzen dira?

2 aukera daude:

  • Formakuntzaren bitartez: profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak gaindituz baimendutako zentro batean emandako ikastaro baten bitartez. Profesionalatsun ziurtragiri batera daraman Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa  (HLPP) bat gainditu dutenek ere profesionalatsun ziurtragiria jasod ezakete.

  • Lan-esperientziaren eta/edo ikaskuntza-bide ez-formalen bitartez: mediante la evaluación de competencias profesionales.


Non irakasten dira Profesionaltasun Ziurtagirietarako ikastaroak?

Lanbidek akreditatuko ikastetxetan (LH institutu publiko eta pribatuetan.). Matrikula ere Lanbiden egiten da.


Nola antolatzen dira Profesionaltasun Ziurtagiriak?

Hiru mailetan antolatzen dira (1, 2 eta 3) prestakuntza txikienetik handienera.

Gurekin harremanetan jarri zaitez

Galderarik badaukazu bidaliguzu nahi duzuna gure helbidera:
eligefpindustrial@gmail.com

Parte hartzen dute