Zer baldintza bete behar ditut profesionaltasun ziurtagiri baten prestakuntzara sartzeko?
1. Mailako profesionaltasun ziurtagiriak prestatzeko betebeharrak
Ez dira baldintza akademiko nahiz profesionalik eskatuko.
2. Mailako profesionaltasun ziurtagiriak prestatzeko betebeharrak
Hurrengo betebeharren artetik baten bat bete behar da:
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edukitzea.
-
2. mailako profesionaltasun-ziurtagirien bat edukitzea.
-
Familia eta lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea.
-
Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko baldintza akademikoa betetzea edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.
-
25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.
-
Prestakuntza aprobetxamenduarekin egiteko aukera ematen duten prestakuntza- edo lanbide-jakintza nahikoak izatea.
3. Mailako profesionaltasun ziurtagiriak prestatzeko betebeharrak
Hurrengo betebeharren artetik baten bat bete behar da:
-
Batxilergoko titulua edukitzea.
-
3. mailako profesionaltasun-ziurtagirien bat edukitzea.
-
Familia eta lanbide-arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea.
-
Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko baldintza akademikoa betetzea edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.