Konpetentzia Profesionalen Akreditazioa

Esparru profesional jakin batean lan-esperientzia baduzu edo aitortu gabeko prestakuntza baduzu, ziurtagiri ofizial bat eskura dezakezu.
Lanbide Heziketaren Agencia Vasca para la Evaluación de la Competencia y la Calidad de la Formación Profesional da prozesu hori kudeatzen duen erakundea. Aipatu erakundea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren baitakoa da.
Orain arte sei mila pertsona baino gehiagok hautatu dute Aintzatespen Sistema.
Zer da konpetentzia profesionalen akreditazioa?
Eusko Jaurlaritzak konpetentzia profesionalak akreditatzeko prozedurak deitu ohi ditu urtero, lan-merkatuko beharrizanak kontuan hartuta.
Deialdi bakoitza esparru profesional jakin batzuen ingurukoa izango da eta zure profilarekin bat datorren hartan parte hartzeko aukera izango duzu.
Behin izena emanda, egiten dakizuna erakusteko eskatuko zaizu eta prozedura gainditu ondoren lurralde nazional osoan baliagarria den akreditazio bat jasoko duzu, titulazio bat eskuratzeko jarraitzeko urratsen inguruko orientazioekin batera.
Nork izan dezake akreditatzeko interesa?
Ezagutza profesionalak lan-jardunean jaso eta titulaziorik ez duenak.
-
Laneratzeko asmoarekin ikasketak utzi bazenituen eta zure lanpostuan lanbidea ikasi baldin baduzu...
-
Boluntario edo bekadun modura lan eginez konpetentzia profesionalak jaso badituzu...
-
Bizitzan zehar lan-munduko konpetentziak eskuratzeko baliagarriak izan zaizkizun jarduerak egin badituzu ordainsaririk jaso gabe...
-
Orduan, zure jardunarekin lotutako konpetentzia profesionalak akreditatzeko deialdi batera aurkez zaitezke...
Betekizunak
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek hurrengo betekizunak bete behar dituzte nahitaez:
-
Espainiako nazionalitatea izatea, Batasuneko herritar erregistroaren ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren familia txartela eskuratu izana, edo egoitza-baimen baten edo egoitza eta lan baten, indarrekoa, titular izatea.
-
Izena ematerako unean, gutxienez, 18 urte beteta izatea 1. mailako kualifikazioen kasuan eta 20 urte beteta izatea 2. eta 3. mailako kualifikazioen kasuan.
-
Akreditatu nahi diren konpetentzia profesionalekin zerikusia duen lan-esperientzia edota prestakuntza izatea, jarraian adierazten denaren arabera:
-
1. mailako kualifikazioetarako lan-esperientziaren kasuan, gutxienez 2 urte justifikatu behar dira, guztira 1.200 lan-ordurekin, deialdia egin aurreko 10 urteen barnean.
-
2. eta 3. mailako kualifikazioetarako lan-esperientziaren kasuan, gutxienez 3 urte justifikatu behar dira, guztira 2.000 lan-ordurekin, deialdia egin aurreko 10 urteen barnean.
-
Akreditatu nahi diren konpetentzia profesionalekin zerikusia duen prestakuntza ez formalaren jabe izanik prozeduran parte hartu nahi duten pertsonen kasuan, ezinbestekoa izango da gutxienez akreditatu nahi den kualifikazio/titulu bakoitzeko prestakuntza-orduak akreditatzea, deialdia egin aurreko 10 urteen barnean jasotakoak.
-
Nola garatzen da prozedura?
Hiru fase ditu: Aholkularitza, Ebaluazioa eta Akreditazioa eta Erregistroa.
1. fasea: Aholkularitza
-
Zure lan- eta prestakuntza-historiaren inguruan aurkeztutako dokumentazioa aztertzen da eta, beharrezkoa bada, aholkulari batek lagunduko dizu dokumentazio hori osatzen.
-
Zure konpetentzia profesionalak aztertzen lagunduko zaituzte.
-
Bigarren fasera jotzeko komenigarritasunari buruzko aholkulariaren balioespena jasoko duen txosten orientagarri bat prestatuko da.
-
Ebaluazio-fasera jo nahi duzun erabaki ahal izango duzu, aholkulariaren txostena kontuan hartuta.
Zeintzuk dira aholkulariak?
Deialdian zehaztutako sektore profesionalean aritzen diren adituak dira eta lanketa hau burutzeko prestatu direnak.
2. fasea: Ebaluazioa
-
Aurkeztu duzun dokumentazioa aztertzen da zehatz-mehatz.
-
Behar bezala justifikatuta ez dauden konpetentzia profesionalak dituzula erakusteko eskatuko zaizu. Esate baterako, zure lanpostuan aurki dezakezun egoera baten inguruan erakustaldi praktiko bat egiteko eskatu ahal zaizu.
Zeintzuk dira ebaluatzaileak?
Deialdian zehaztutako sektore profesionalean aritzen diren adituak dira eta lanketa hau burutzeko prestatu direnak.
3. fasea: Akreditazioa eta Erregistroa
-
Ebaluazioa ongi gaindituz gero, erakutsi dituzun konpetentzia profesionalekin lotutako akreditazio bat eskuratuko duzu.
-
Akreditazioak Lanbideren erregistro batean gordeta geratuko dira.
-
Prozedura honen bidez Profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko betekizunak osatzean, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, helarazi egingo dizu. Modu berean, Konpetentzia Unitate guztiak gainditu ez badituzu, Ebaluazio Batzordeak prestakuntza-plan bat helaraziko dizu. Bertan adieraziko zaizu zein prestakuntza jasotzea komeni zaizun. Lanbide Heziketako titulu batean barneratzen diren konpetentzia-unitate guztien akreditazio ofiziala eskuratu eta sarrera-betekizunak betetzen badituzu, titulua eskuratu nahi baduzu, ikastegi batean matrikulatu, dagozkion baliozkotzeak eskatu eta falta zaizkizun zeharkako moduluak egin beharko dituzu. Lanbide Heziketako ikastegiek eta Lanbidek emango dizute horri buruzko aholkularitza.
2014/2015 ikasturtean akreditatu ahal izan diren konpetentzia profesionalak
- Gainazal eta altzarien garbiketa eraikin eta lokaletan.
- Osasun-garraioa
- Pertsonei arreta soziosanitarioa etxean
- Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan
- Izurriteen kontrolerako zerbitzuak
- Industria-ekipamenduen muntatze eta mantentze mekanikoa
- Mekanizazioa
- Administrazioa eta Finantzak
- Biktima askoko eta hondamendietako egoeretako osasun-laguntza
- Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa
- Soldadura eta galdaragintza
- Behe Tentsioko instalazioen muntatze eta mantentzea
- Elektromedikuntzako sistemen muntatze eta mantentzea
- Haztegi, lorategi eta lorezaintza zentroetan laguntza-lanak
- Sukaldaritza
Konpetentziak akreditatzeko prozedurari buruzko informazio guztia auki dezakezu www.hezkuntza.net