eligefpindustrial@gmail.com

LH Duala Ikas-Ekinezko Erregimenean

Lanbide Heziketa dualaren bidez gradu ertaineko edo goi mailako titulazioa eskura dezakezu ikastetxe batean jasotako prestakuntza enpresa batean, lan-kontratu batekin, lan egiten duzun bitartean, modu horretan, ikasten ari zaren horretan ariko zara.

Lanbide Heziketa ikasteko modu horrek hainbat abantaila ditu ikaslearentzat:

  • Enpresaren eguneroko funtzionamendua ikus dezake, lanbide batean aritzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak jasoz.

  • Lagungarri da enpresaren beharrizan espezifikoak ezagutu eta zure etorkizuneko prestakuntza beharrizan horietara egokitzeko.

  • Lanbide Heziketako ikastetxe batean ematen diren ikasketen eta enpresek eskatzen duten prestakuntzaren arteko desoreka minimizatu egiten da.

  • Gazteak lehenago sartzen dira lan-merkatuan.

  • Gazteek prestakuntza eta ikaskuntzarako lan-kontratu bat izateko aukera dute, kualifikazio profesional bat eskuratzen duten bitartean.

  • Ikastetxearen eta enpresen arteko gertutasuna ahalbidetzen du, eduki eta metodo pedagogikoak berritzea sustatuz.

 

Prestakuntza ikastetxean eta enpresan

Lanbide heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzari esker garatzen da Lanbide Heziketa ikas-ekimenezko erregimenean.

Ikasleak enpresan betetzen duen lanak lotura estua izan behar du prestakuntza-zikloko eduki eta konpetentziekin. Enpresan edozein lan betetzea ez da baliozkoa.

Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuan oinarritutako programa batean parte hartzen duen ikaslea Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua egitetik, hau da, enpresan praktiketako modulua egitetik salbuetsita egongo da, osorik edo partzialki. Salbuespen osoa lortzeko, kontratuaren iraupena urtebetekoa izan beharko da gutxienez.


Programaren modalitateak

Lanbide Heziketa duala, oro har, horrela egituratzen da: prestakuntza-zikloko lehen ikasturtea prestakuntza ematen duen ikastetxean egiten da eta bigarren ikasturtean ikastetxea eta enpresa txandakatzen dira.

Halaber, aukera dago ikasleak enpresan emango duen denbora luzatzeko, modu horretan, espezializazioa gehiago landu dezake.

 

  • PRESTAKUNTZA IKAS-EKINEZKO L.H. DUALEAN 14-15:

 IKASTETXE PUBLIKOAKIKASTETXE PRIBATUAKGUZTIRA
 IKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA KOPURUAIKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA KOPURUAIKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA EZBERDIN KOPURUA
ARABA

3

12 12 2 17 10 5  29 22
BIZKAIA

12

33 31  12 55 42 17  67 48
GIPUZKOA

15

170 124 13 87 68 28 257 192
GUZTIRA 308 215 167 28 187 144 58 402 311

 

  • PARTAIDETZA-BILAKAERA PROGRAMAN:

 IKASTETXE PUBLIKOAKIKASTETXE PRIBATUAKGUZTIRA
 IKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA KOPURUAIKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA KOPURUAIKASTETXE KOPURUAIKASLE KOPURUAENPRESA EZBERDIN KOPURUA
2012-13

11

79 67 16 45 40 28  124 95
2013-14 18 119 91  26 119 42 44  238 176
2014-15

30

219 167 28 183 144 58 402 311

Gurekin harremanetan jarri zaitez

Galderarik badaukazu bidaliguzu nahi duzuna gure helbidera:
eligefpindustrial@gmail.com

Parte hartzen dute