Urruneko LH

Urruneko Lanbide Heziketari esker, ikasgelara joan ezin daitezkeen pertsonek (lanean ari direlako edo beste ezer ikasten ari direlako) LH titulua eskura dezakete modu erdipresentzialean.
Prestakuntza honetan ezinbestekoa da ordenagailu pertsonalaren, ofimatikaren eta Interneten (web-orrialdeetan nabigatzea, posta elektronikoa erabiltzea eta testu-tratamendurako programak erabiltzea, etab.) erabileraren inguruan oinarrizko ezagutza izatea.
Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuan, hurrengo Industria arloko erdi eta goi-mailako heziketa zikloak ikas ditzakezu:
-
Gradu ertainak Instalazio elektrikoak eta automatikoak
-
Goi-maila Diseinua fabrikazio mekanikoan
-
Goi-maila Fabrikazio mekanikoaren ekoizpeneko programazioaa
Eusko Jaurlaritzako Urruneko Lanbide Heziketaren Institutuaren web-orrialde ofizialean prestakuntza-ziklo horien xehetasunak, horietako moduluak, zikloak zein hizkuntzatan ematen diren eta izen-emateko epeak kontsulta daitezke. www.ulhi.hezkuntza.net
Ikasleek saio presentzialetara joan behar dira ikastegi kolaboratzaileetan eta derrigorrezkoa da, gutxienez, % 80ko asistentzia izatea (orduak zenbatuta).
Sarbidea
Urruneko Lanbide Heziketa egiteko hurrengo baldintzak bete behar dira:
-
Adina: eknikari Titulazioetan Urruneko Ikaskuntzan sartu ahal izateko ezinbestekoa da 18 urte beteta izatea eta Goi Mailako Teknikari Titulazioetan 20 urte beteta izatea (edo 19 urte, Teknikari Titulua izanez gero).
-
Akademikoak: Lanbide Heziketako ikaskuntzarako, oro har, ezartzen direnak.
Matrikula
Matrikula moduluka egiten da eta ez ikasturteka. Modulu bat irakastorduen arabera neurtzen da eta Hezkuntza Sailak ikasturte akademiko batean pertsona batek egin dezakeen gehienezko irakastordu kopurua finka dezake.
Ikasturte akademiko berean ezin da modulu bereko bi modalitate ezberdinetan matrikulatuta egon (modalitatetzat ulertzen dira “presentziala”, “partziala”, “librea” eta “urrunekoa”).
Matrikula norberaren borondatez ezezta daiteke moduluaren iraupen osoaren % 80ra heldu aurretik, eta ezeste horrek “baja” eman dela esanahiko du, ondorio guztietarako. Deialdiak ezin dira ukatu.